2011-01-09

Lur hartzea



Badirudi hasi naizela lurra ukitzen. Kontrol dorretik pistaz aldatu behar nuela ohartarazi ostean (kontroladoreak, badakizue...) lortu dut zuzen ona hartu eta lurreratzea, apur bat okertuta hurbildu banaiz ere... Oraintxe gutxienez hortxe naiz, lurrarekin kontaktua egin berri, pistaren erdian, oraindik abaila handiegian. Baina lurrean nago, hala sentitzen naiz behingoz! Esan bezala, ez zait teknologia berrien eremua gomendatu nire aurrekariak direla eta, eta egia esan, kontroladoreari kasu egitea eskarmentuari kasu egitearen pareko zait orain. Lurreratzeko garaia da, ez hegan jarraitzeko!
Hala, lurreratzea natur zientzien didaktikaren eremutik egin dut, ingurugiroarekin eta ikuspegi kritikoarekin loturiko norabidean hain zuzen ere. Lurra jo dudan unea, irailetik nekarren ideia eta kontzeptu saltsa mapa batean jartzeko gai izan naizen unea izan da. Bat-batean kokatu dut nire burua masterrean eta nire ekintza guztiei logika bat eman. Oraindik ez dakit zehazki lana zertan gauzatuko den, baina berriro hegan ez hasteko, sustraitzetik hasiko naiz: bibliografia!
Lehen urratsa dena den, abiadura jaitsi eta lana gauzatzeko plangintza egitea izango da, terminalera salbu heltzeko moduan sikiera bai.

1 comentario:

  1. Zorionak! Kontuz bibliografiarekin! Amaiera bako basatza da-eta!
    Gomendioak:
    * Zotero (Itzela!!!!!)
    * PsycoX, Eric, Dialnet eta GoogleScholar, jakina. (Zoterorenarekin kasu egiten badidazu, GoogleScholarren "REfMAn" aukeratu behar da)
    *Scirus
    *Redalyc
    Eta, euskalkutsudunlana egin nahi badozu:
    *EDTB
    *Inguma

    Zorte on

    ResponderEliminar